2019ko udal aurrekontuak onartuak

URRIKO OSOKO BILKURA VILLA content

Gastu maila altuagoa eta gizarte babes handiagoa

Urriaren 29ko Ohiko Batzarrean EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko bozkekin 2019ko udal aurrekontuak onartu ziren. EH Bilduk kontrako bozka eman zuen inolako kritikarik egin gabe. 2019ko aurrekontua 6.656.293 €koa izango da,aurtengokoarekin alderatuz %2,75eko igoera suposatzen duelarik. 2019ko kontu publikoek inbertsioen gehikuntzari bizkarra ematen diete eta legealdi honetan sustatzen ari garen gizarte politikak bultzatzen ditu. 

Sailka, Gizarte Zerbitzuetako aurrekontuak %1,60ko igoera izango du, batetik, berdintasunaren aldeko partidara 19.000€ bideratuko dira, eta bestetik, larrialdi kasuetan ostatu emateko etxebizitzetara bideraturiko diru kantitateak %52ko igoera izango du.  

Euskarako aurrekontua %5,18 areagotuko da eta kiroletakoa%4,73, sail honen barruan Gipuzkoa Birara (emakumezkoen txirrindularitza) eta Irrintzi Elkartearen Txirrindularitza Eskolara bideraturiko partidak nabarmentzen direlarik. Eskola Kirolarentzako ekarpena %10 igoko da. 

Ingurumena eta Mendieidagokionez, Amasamendi Baserritarren Elkartearentzako (2.500€) diru kantitatea mantendu egiten da eta Amasako azokaren prestaketarako bideraturikoa nabarmen igotzen da (4.500€ guztira).

Alkatetzakoaurrekontutik 50.000 €ko partida garrantzitsu bat Amasa eta Villabona bat egin zuteneko 400. urteurreneko oroitzapen ekitaldira bideratuko da, eta Bakeola, memoria historikoa eta gizarte bizikidetzaren sustapenera zuzenduriko Elkartearentzako partida ekonomikoa mantentzen da.

Inbertsioeidagokionez, hauek dira aurrekontuko ekimenik garrantzitsuenak: 

  • Espaloiak berritu eta asfaltatzeko lanak:133.000 €ko aurrekontuarekin herritarrek eginiko berregokitzapen eskaerari erantzuna emango zaio, oraingo egoerak hainbat arazo sortzen baititu (erorketak, etab.). Obrak Santiago Erresidentziaren ondoan hasiko dira, oraingo egoerak pertsona nagusiengan eragiten duen arazoekin amaitzeko. 
  • Txermineko aparkalekua (110.000 €): inbertsio partida honen bitartez, asfaltazio, mugaketa eta aparkalekuko plazen seinaleztapena hobetuko duten lanak burutuko dira bertako espazioa hobeto aprobetxatzeko asmoz. Kamioientzako parkinga kenduko da (gehienak Villabonatik kanpokoak dira), turismo ibilgailuentzat aparkalekua lehenetsiz. Modu honetara, espazio honen egoera nabarmenki hobetzearekin batera, hirigunetik 5 minutura kokatua dagoen aparkaleku honetan jendeak kotxea uztea sustatuko da, hirigunean arauz kontrako aparkalekuak eta auto pilaketak ekidinez. 
  • Umeentzako parkeak:umeei zuzenduriko jolaslekuak berritzeko politikari bultzada emango zaio. Orain dela hilabete batzuk Bizkaia eta Behenafarroa (Etxeondo eta Larrea) parkeak berritu dira eta 30.000 €ko  ekarpen berri honekin beste parke batzuk berrituko dira. Gainera, 2018ko aurrekontura egingo den karguarekin Erniobea kaleko parkea ere berrituko da (Txistulari Plaza ondoan kokatua dagoena). 
  • Kiroldegiko kantxaren konponketa(20.000 €): asko erabiltzen den espazioa da eta zorua altxatzen ari denez konpondu egingo da. 
  • Fleming Eskolako obrak:legealdi honetan martxan jarritako hainbat urtetarako planarekin jarraituz, 70.000 €ko bideratuko da eta ondoren zentroko arduradunekin zehaztuko da zertara zuzenduko den diru hori. 
  • Seaska Haur Eskolako obrak:10.000 € bideratuko dira eta ondoren zentroko arduradunekin zehaztuko da zertara zuzenduko den diru hori. 
  • Oria pasealekuko (Aduna bidean dagoena) barandaren konponketa:segurtasun arrazoiengatik, 20.000 € bideratuko dira egoera txarrean aurkitzen diren barandak berritu edo aldatzeko.

Amasa-Villabona datorren urteko aurrekontuak onartu dituen Gipuzkoa mailako lehenengo herrietako bat izan da. Aurreneko aldia da, hamarkada askoren ondoren, udalak udazken hasierarako bere kontuak prest dituela eta hau, Maite Izagirreren hitzetan “oso berri ona da herritar guztiontzat”. Gainera, Alkatearen ustez “aurrekontu tramitazio hau eredugarria izan da forma eta epeei dagokionez. Onarpen honekin, legealdi honetan hasiera eman genion hobekuntza ildoari jarraipena emanez, 2019ko urtarrilaren 1etik udalak inbertsio eta proiektuetarako baliabide ekonomikoak izango dituela ziurtatzen dugu. Hau ez zen lehen gertatzen, planifikazio on baten ondorioa da. Horregatik, amasa-billabonatar guztion izenean, udal teknikariei euren gaitasun eta profesionaltasun bikaina eskertu nahi diegu, aurrekontu hauek denbora nahikoarekin onartzeko beharrezkoak izan dira eta.”

Irudia: Tolosaldeako ataria