2022-2023 ikasturte berri honetan ere, Udalak, aisialdiaz modu aktiboan gozatzeko baliabideak eskaini nahi dizkie amasa-billabonatarrei. Horregatik, adin tarte guztietako herritarrentzat sormena, ongizatea eta garapen pertsonala sustatzera bideratutako kultur ikastaroen aukera zabala antolatu du Kultura sailak.
Ikasturte honetan guztira, 12 kultur ikastaro desberdin izango dira aukeran. Nabarmentzekoa da, kultur ikastaroen eskaintza pandemiaren aurreko normaltasun-egoerara itzuli dela; bai ikastaroen aniztasunean, baita areto, gela eta aforoetan ere.
Ikasturte osoko ikastaroak:
Haurrentzat
- Funky (6-12 urte)
- Ballet (6-12 urte)
- Antzerkia haurrentzat (8-12 urte)
- Eskulanak haurrentzat (6-10 urte)
- Pintura haurrentzat (4-12 urte)
Helduentzat
- Antzerkia helduentzat (16 urtetik aurrera)
- Egur lanketa helduentzat
- Zaharberritzea eta arte aplikatuak
- Pintura helduentzat (14 urtetik aurrera)
- Joskintza
Ikastaro laburrak helduentzat:
- Serigrafia
- Oinarrizko argazkigintza
Ikusi ikastaroen xehetasunak biltzen dituen eskuorria.
Izen-emateak astelehenetik aurrera, modu telematikoan
Ikastaroetan izen-ematea irailaren 19tik 30era izango da, eta www.villabona.eus webgunean, goizeko 08:00etatik aurrera, argitaratuko den formularioaren bidez egin behar da.
Amaitzeko, Udaletik, amasa-billabonatar guztiak animatu nahi ditugu kultur ikastaro hauetakoren batean izena ematera. Herrian bertan, aisialdirako aukera paregabea eskaintzen dute eta!