2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza aurkeztu du Udalak

20240911 KulturIkastaroak 24-25

Udaleko Kultura Sailak 11 kultur ikastaro antolatu ditu 2024-2025 ikasturte berrirako. Jarduera hauek adin-tarte guztietarako eta interes desberdinak dituzten pertsonei zuzenduta daude. Besteak beste, artea, musika, dantza edota antzerkia jorratuko dituzte.

2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza:

Ikasturte osoko ikastaroak:

Haurrentzat
Funky (6-12 urte)
Ballet (6-12 urte)
Antzerkia (8-12 urte)
Eskulanak (6-10 urte)
Pintura (4-12 urte)

Kontuan izan etxeetara banatu den paperezko esku-orrian akats txiki bat dago euskarazko testuan. Haurrentzako antzerki ikastaroa asteazkenetan izango da aurten, nahiz eta paperean ostegunetan izango dela jartzen duen. Esku-orriaren edizio digitaletan zuzenduta dago akats hori.

Helduentzat
Antzerkia (16 urtetik aurrera)
Egur lanketa
Zaharberritzea eta arte aplikatuak
Pintura (14 urtetik aurrera)
Joskintza

Ikastaro laburrak helduentzat:
Serigrafia

Herriko etxe guztietara banatu den esku-orrian ikastaroen egun, ordutegi edota tarifei buruzko informazio gehiago topatuko duzu.

2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza

Argibideren bat behar izanez gero, kultura@villabona.eus helbidera idatzi, telefonoa utzi eta kultura saileko arduradunak jarriko dira interesatuarekin harremanetan.

Izen-emateak irailaren 12tik 24ra
Ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 12tik 24ra da, eta bi eratara egin daiteke: www.villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez edo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 09:00-14:00 ordutegian.

Kultur ikastaro hauek ezagutza berriak eskuratzea ahalbidetzen dute, beraz, ez galdu parte hartzeko aukera!