
Covid-19aren pandemiaren osasun larrialdi egoera bertan behera geratu da, beraz, tabernetako terrazen egoera erregularizatzeko garaia heldu da.
Aipagarria da tabernariei lurzoru publikoan mahaiak eta aulkiak jartzeagatik kobratzen zaien udal-tasa ez dela kobratu pandemian sartu ginenez geroztik, hau da, 2020ko martxotik etenda egon dela.
Gauzak horrela, egoera berriaren azalpenak emateko, eta tabernariek bete behar dituzten baldintzak argitzeko, Beatriz Unzue alkatea, eta Xabat Laborde, hirigintzako zinegotzia, herriko tabernariekin bildu ziren pasa den martxoaren 14an. Batzar horretan tabernari batzuek udal-tasa honen prezioa altuegia zela nabarmendu zuten, eta horren murrizketa eskatu zuten. Hori horrela, tabernariek egindako aldarrikapenak kontuan hartuta, Amasa-Villabonako udalak hainbat erabaki hartu ditu.
Aulki eta mahaien udal-tasa %40an murriztuko da
Martxoaren 14an izan zen batzarrean hainbat ostalarik egindako eskaerari erantzunez, udal gobernuak %40an murriztuko du lurzoru publikoan aulkiak eta mahaiak jartzeagatik ezartzen den udal-tasa. Murrizketa hau 2019an ezarritako kopuruei aplikatuko zaie.
Hauek izango dira udal-tasaren zifra berriak:
| 2019 urtea | 2022 urtea | |
| Mahai bat eta 4 aulki. URTEKO | 147,06 € | 88,24 € |
| Mahai bat eta 4 aulki. DENBORALDIKO (mai.1 – urr.30) | 105,04 € | 63,02 € |
| Mahai bat eta 4 aulki. SANTIO JAIETAN | 8,43 € | 5,06 € |
Udal-tasa berria, pergolak edota lurrera iltzatutako egiturak dituzten tabernentzat
Terrazetan pergolak, edo lurrera iltzatutako egiturak dituzten establezimenduei, lurzoruaren okupazio finkoa edukitzeagatik, udal-tasa berri bat ezarriko zaie.
Okupatzen den eremua hartuko da kontutan eta bi mota bereiziko dira: lurzoru publikoan daudenak eta autoen aparkalekuak okupatzen dituztenak.
- Pergolak edota lurzoruan iltzatutako egiturak: 10 € m² / urtean
- Autoen aparkalekuak okupatzen direnean: 15 € m² / urtean
Covid-19aren pandemiaren osasun larrialdi egoera bertan behera geratu da, beraz, tabernetako terrazen egoera erregularizatzeko garaia heldu da.
Gauzak horrela, egoera berriaren azalpenak emateko, eta tabernariek bete behar dituzten baldintzak argitzeko, Beatriz Unzue alkatea, eta Xabat Laborde, hirigintzako zinegotzia, herriko tabernariekin bildu ziren pasa den martxoaren 14an. Batzar horretan tabernariek egindako aldarrikapenak kontuan hartuta, Amasa-Villabonako udalak hainbat erabaki hartu ditu.
Aulki eta mahaien udal-tasa %40an murriztuko da
Martxoaren 14an izan zen batzarrean hainbat ostalarik egindako eskaera erantzunez, udal gobernuak %40an murriztuko du eremu publikoan aulkiak eta mahaiak jartzeagatik ezartzen den udal-tasa. Murrizketa hau 2019an ezarritako kopuruei aplikatuko zaie.
Hauek izango dira udal-tasaren zifra berriak: