Urzain taldeak ibai eta naturguneen hilabeteroko garbiketaren hirugarren astea bete du. Horrela, ekainaren 14tik 18ra, herriko mendizale eta baserritarrek adierazitako kable pilaketak guztiz jasotzeaz gain (Mullubia errekan eta Muntegiko gainean), Lasturreko atsedenlekua eta Oria ibai bazterrak garbitu dira,Sorredor errekatik, udaletxerainoko tartean, hain zuzen.
Garbitutako eremuak
- Muntegiko kable pilaketa: Muntegiko basoan zeuden kable pilaketa handi guztiak jaso dira.
- Oria ibaiertza: Olaederrako zubitik Udaletxeraino. Hemen, batez ere, kaletik eratorritako zaborrak bildu dira.
- Oria ibaiertza: Maiatzaren 1 plaza aurreko ibaiertzaren zabaldian ibai arroko zaborrak jaso dira.
- Mullubia erreka / Lasturreko atsedenlekua: Mullubia errekaren bazterretan gelditzen ziren kable guztiak bildu dira, baita inguruetan detektatutako eraikuntza hondakin batzuk ere. Lasturreko atsedenlekuan eta bertara iristeko bidean zeuden zaborrak ere bildu dira.
- Oria ibaiertza: Sorredor errekatik Olaederrako zubiraino doan ibaiertza garbitu da.
Aste guztian jasotakoaren gaikako emaitzak
- PLASTIKOA: (30L-ko 16 Zabor Poltsa) 29,065 Kg
- PLASTIKO BOTILAK: (87 Botila) 3,090 Kg
- KABLEAK: 518,530 Kg
- PAPERA: 1,405 Kg
- BEIRA: (19 beirazko edukiontzi) 6,265 Kg
- METALA: (164 Lata) 49,305 Kg
- EGURRA: 31,670 Kg
- ARROPA: 18,105 Kg
- HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 29,090 Kg
- ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 84,630 Kg
- ERREFUSA: 43,880 Kg
- NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: (Kotxe gurpil bat) 6,045 Kg
- POLIESPANA: 1,520 Kg
- MUSUKOAK: (16) 0,065 Kg
- TOALLITAK: (± 1.283) 18,545 Kg
- PILAK: (2 Pila) 0,080 Kg
- FITOSANITARIOAK: (Lixiba kotila,arratoi kontrakoa…) 0,470 Kg
- AEROSOLAK: (4 spray poto) 0,410 Kg
- KOTXE OLIOA: (2 Edukiontzi) 0,475 Kg
GUZTIRA: 842,645 Kg
Bildutako hondakin guztiak, beti bezala, zegokien edukiontzietan sailkatu eta kudeatu ondoren, Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman dira.