Acabe Gipuzkoak, Anorexia eta Bulimiaren aurkako elkarteak, hitzaldi bat emango du “Elikadura osasuntsua, arrisku jokaerak eta elikadura jokaerak nahastea. Zer egin familiaren aldetik?” izenburupean. Marijose Arruti, Acabe Gipuzkoako psikologoa, eta Arantza Lorenzo, psikologoa eta nutrizioko teknikari kolaboratzailea, izango dira hizlariak.
Hitzaldia asteazkenean, hilaren 14ean, Villabonako udaletxeko Ekintza Anitzeko gelan eskainiko da arratsaldeko 19:00etan. Ekintza hau Villabonako Eskola eta Ikastolako DBH-ko gurasoei eta “Hutsunea Betez” Emakume Elkarteari dago zuzendua.