2013ko Termalismo Soziala programarako izen-ematea, zabalik

Termalismo Soziala

IMSERSO-k antolatzen duen pentsiodunentzako 2013ko Termalismo Social programan izena emateko epea irekia dago jada.

Programa honetan parte hartu nahi duten pertsonek Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo webgune honetan bertan jaso ditzakete izena emateko orriak.

Eskaerak aurkezteko epea, lehengo txandetarako (otsaila-abuztua) urtarrilaren 16an amaituko da, eta bigarren txandetarako (iraila eta abendua bitartean) maiatzaren 16an bukatuko da.

Eskuratu izen-emate eta informazio orria, hemen.