“Espainiako gerran fusilatuak eta desagertutakoak gogoan” izenpean, Berako herriak Gerra Zibileko biktimak omenduko ditu egunotan. Ostegunean, otsailak 28, Aranzadi Zientzia Elkarteko Jimi Jimenez-ek “Exhumando fosas, recuperando dignidades” hitzaldia (gaztelaniaz) eskainiko du arratsaldeko 19:30ean Beralandetan. Larunbatean, martxoak 2, Jose Luis Peñafuertek zuzendutako “Los caminos de la memoria” dokumentala izango da ikusgai Berako Kultur Etxean, 19:30ean. Omenaldi ofiziala hilaren 3an, igandean, egingo da: herriko kanposantuan biktimei lore-eskaintza egingo zaie eta ondoren, eguerdiko 12:00etan, Herriko Plazan (euria eginez gero Kultur Etxean) kantariak, musikariak, bertsolariak, dantzariak eta hizlariak izango dira ikusgai. Azkenik, udalerriko Zalain Jatetxean bazkaria egingo da 14:00etan (18 euro. Erreserbak: 948 631 106).