Bazkide kopurua handitzeko, eta azken hilabeteetako beherakadari buelta eman nahian, martxoan 1etik aurrera Olaederra Kiroldegiko matrikulazioa doan izango da bazkide berrientzat (aurrez bazkide izan eta baja eman zutenentzat ez da dohainik izango) . Halaber, nabarmentzekoa da kiroldegiko kuotak merketu egingo direla -tarifetan
aplikatu den beherapena % 24koa da-. “Oso aukera ona da herritarrentzat. Gainera, kalitatezko zerbitzu bat eskaintze aldera, laster martxan jarriko dira gimnasioa handitzeko obrak. Lanak amaitzean, gimnasioak 180 metro koadro izango ditu gutxi gora-behera”, azaldu dute Udaletik. Kontsultatu tarifa berriak eta egutegia. Egin zaitez bazkide!
*Argazkia: Jonathan Chanca