Danok Danenako pultsulari guztiak garaile

 halterofilia2Euskal Herriko Halterofilia Txapelketa jokatu zen asteburuan Olaederra kiroldegian. Danok-Danena Halterofilia taldekoek lan ederra egin zuten, eta bereziki aipatzekoa da bertako emakumeek erakutsi zuten maila. Izan ere, sailkapen orokorrean Susana Davila bigarren geratu zen, eta Goretti Amonarriz hirugarren (emaitzak jarraian ikusgai).

Danok Danena Halterofilia taldeko pultsulari guztiek lehen postua eskuratu zuten bere pisu-mailan.  Sailkapen orokorrean, Antonela Sanchez izan zen lehena emakumezkoetan. Gizonezkoetan berriz, Danok Danena taldeko Lyan E. Rodriguez, Igor Sasian, Asier Gallego eta Teddy Martinez lehiatu ziren lan bikaina eginez.

Maila handiko erakustaldia izan zen txapelketa, 42 pultsulariren partehartzearekin. Giro horren erakusle dira, Tolosaldeko Hitzak grabatutako bideoa eta bertaratutakoek igotako beste zenbait (hau esaterako, Alonsorena).

Hona hemen Danok-Danena Halterofiliak lortu zituen emaitzak:

NESKEN MAILA
* 58 kilo kategorian, Susana Davila 1. postua  (Villabona)
* 63 kilo kategorian, Goretti Amonarriz 1. postua (Larraul)
Banakako Sailkapen Orokorrean, Davila 2. postuan eta Amonarriz 3. postuan.

MUTILEN MAILA
* 56 kilo kategorian, Lyam E. Rodriguez (Villabona).
* 69 kilo kategorian, Igor Sasiain 1. postua (Zizurkil) / 2.na Asier Gallego (Zizurkil)
* 85 kilo kategorian, Jon Ander Iriarte, 1. postua (Villabona) / 2.na Francisco Gonzalez (Villabona)
*94 kilo kategorian, Teddy Martinez, 1. postua (Zizurkil) / 2.na Jon Mendizabal (Zarautz).

TALDEKAKO EMAITZAK
* 1. Gipuzkoa (209 puntu)
* 2. Bizkaia (189 puntu)
* 3. Nafarroa (186 puntu)
* 4. Araba (124 puntu)

FEDERAZIOEN ARTEKO EMAITZAK
* 1. Gipuzkoa (1.572,39 puntu)
* 2. Bizkaia (1.479,43 puntu)
* 3. Nafarroa (1.343,98 puntu)
* 4. Araba (1.295,22 puntu)

Igor Sasiainek, Jon Ander Iriartek, Francisco Gonzalezek eta Teddy Martinezek oso txapelketa ona egin zuten. Orokorrean mutil taldeak lan bikaina egin zuen.
Norbait aipatzekotan, arratsaldeko 15:30etatik gaueko 20:30arte txapelketa ikustera etorri zen publikoak ondo eutsi zion harmailetan egiten zuen hotzari.