Gipuzkoako Famili eta Eri psikikoen Elkarteak antolatuta, Tolosako Kultur etxean ikastaro bat emango zaie familiartekoei, (maiatzaren 23an, ekainaren 6an eta ekainaren 20an; 18:30etik 20:30era). Ikastaro honen helburua gaixotasun mentalekiko elkarbizitza hobetzea da, eritasun horiei buruz ikasiz eta ulertuz. Izen ematea dohainik da, 943474337 telefonora deituta.
Nahasmen mentala edo psikiatrikoa duen pertsonaren arerta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake, familia arteko harremanak ezegonkortuz. Gaixotasun mentalei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko AGIFESek Tolosaldean gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzat antolatu du ikastaro hau.