Udan Jolasean ekimeneko begirale izateko deialdia egin ostean, maiatzaren 31ean egingo dute hautespen azterketa. Bestalde, haurren izen ematea ere maiatzaren 31a arte dago irekia. Gogoratu, aurtengo txanda uztailaren 1etik 19ra izango dela eta 2010 eta 2003 urteen artean jaiotako haurrek eman ahalko dutela izena. Herritarrak lehenetsiko badira ere, plazarik izatekotan onartuko lirateke inguruko herrietakoak ere.
Informazioa gehiagorako Gazte Informazio Bulegora edo 943694787 telefonora deitu daiteke.