Irrintzi elkartearen azoka berezia

azoka berezia

Irailaren 14an izango da Irrintzi Elkarteak antolatzen duen azoka berezia. Iazko moduan, Txermingo arkupeetan jarriko dira postuak 10:00etatik 14:00etara. Produktuz gainezka izango dira 40 postuak, eta apain; izan ere, mahai dotoreenek saria jasoko dute. Artisauez gain eskualdeko elkarteek ere parte hartuko dute, isats gisatuen llehiaketa egingo baita.