Abian da 50. Enrique Abril errebote torneoa

12697662

Irailaren 7tik urriaren 13ra arte jokatuko da Enrique Abril torneoa. Aurtengoa berezia izango da, 50. urteurrena betetzen baita. Hori ospatzeko, Euskal Pilotaren Gipuzkoako Federazioak torneoa irabazi duten talde guztiak gonbidatu ditu. Bi multzotan bereizita jokatuko da sailkapen fasea, eta Behar-Zana taldea A multzoan ari da Zubieta eta Luzaz Gazte taldeekin lehian. B multzoan, Txost, Zaharrer Segi eta Kapito Harri taldeek jokatuko dute. Multzo bakoitzean hiru partida izango ditu sailkapen faseak, guztiek elkarren aurka joka dezaten. Finala Amasa-Villabonan jokatuko da, urriaren 13an.

Jarraian agendaren xehetasunak:

A multzoa:

-Irailak 7 larunbata: 11:30ean Zubietan, Zubieta / Behar Zana

-Irailak 15 igandea: 11:00etan Villabonan, Behar Zana / Luzaz Gazte

-Irailak 29 igandea: 11:00 Zubietan, Zubieta / Luzaz Gazte

B multzoa:

-Irailak 15 igandea, 11:00etan Zubietan, Zaharrer Segi / Kapito Harri

-Irailak 22 igandea, 11:00etan Oiartzunen, Txost / Zaharrer Segi

-Irailak 29 igandea, 11:00etan Oiartzunen, Txost / Kapito Harri

Talde bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte urriaren 6an Oiartzunen, eta bi irabazleek finala Villabonan urriaren 13an.