II. Behar zana argazki lehiaketa martxan da

erreboteBehar Zana elkarteak II. argazki lehiaketa antolatu du, Enrique Abril txapelketaren harira. “Errebote Jokoa” da argazkietarako gaia, eta txapelketako errebote partiduetan atera beharko dira argazkiak. Parte hartzeko, aski da helbide honetara idaztea: beharzana@gmail.com, NAN, izen-abizenak eta telefono zenbakia bidaliz. Lehiaketaren oinarriak emailez jasoko ditu idazten duenak, eta urriaren 13ra arte izango du argazkiak ateratzeko epea. Informazio gehiagorako ikusi kartela