Malkar aisialdi taldeak ikasturte berria prest du

malkarMalkar AIsialdi taldea hasi da ikasturte berria antolatzen, urriaren 4an ekingo diote hain zuzen. Hainbat bilera aurreikusi dituzte ostiral horretarako: DBH 3-4koek, 16:30ean; DBH 1ekoek, 17:15ean eta DBH 2koek, 18:00etan. Bilera guzti hauek zatorrako lokaletan egingo dira. Helburua kurtsoa denen artean antolatzea da, ordutegiak adosteaz gain gazteek ikasturterako irteera eta ekintzak proposatzeko aukera ere izango baitute. Amasa-Villabonako zein inguruko gazteei irekia dago Malkar, eta dohakoa da. Ikusi kartela