Euskal Herriko lurraldeen izena hartu dute haur parkeek

haur parkeakHerri ekimenetik sortutako ideia bati erantzunez, herriko kale, plaza eta esparru publikoen izendegian ‘Euskal Herria’ nortasuna hedatzeko konpromisoa hartu zuen Udalak, eta haur-parkeak izendatzea izan da lehen ekimena. Herrian zazpi parke izanik, bakoitzari lurralde historiko baten izena eman zaio, honi buruzko informazio apur bat gehituz. Parkeei deitura bat emateaz gain, haurrei euren herria ezagutzeko aukera ere eskainiko die horrela, panel ludikoak. Aurrerantzean ere eskaerei erantzuten jarraituko du Udala Gobernuak, ahal den neurrian.