Danok Danena Halterofilia Taldea Errege Kopara, Galdakaoko emaitza ikusgarriei esker

halterofiliaUrriaren 19an Galdakaon jokatu zen Euskadiko 15 eta 17 urte azpikoen halterofilia txapelketa. Banakako sailkapen orokorrei dagokienez 15 urte azpiko nesken artean Susana Davila izan zen garaile,  Goretti Amonarriz atzetik zuela. 15 urte azpiko mutilen kategoriak Lyam Edel Rodriguez izan zen garaile, eta 17 urtez azpikoan Asier Gallego. 17 urtez azpiko Nesketan ere Susana Davila eta Goretti Amonarriz izan ziren hurrenez hurren, lehen bi sailkatuak (beraz, 15 eta 17 urte azpiko osoan garaile).  Goretti Amonarrizek 15 urte azpiko Euskadiko errekorra hautsi zuen 69 kiloko kategorian: bi denboratan 70 kilo eta total olinpikoetan 128 kilo jaso zituen. Susana Davilak ere 15 urte azpiko bi errekor berri jarri zituen Euskadi mailan 63 kiloko kategorian: bi denboratan 78 kilo eta total olinpikoetan 136 kilo jasoz.

Hurrengo txapelketa Errege Kopa izango da eta azaroaren 9an jokatuko da Toledon. Espainiako lehen 12 sailkatuek hartuko dute parte bertan, eta Amasa-Villabonako Danok Danena Halterofilia Taldea izango da bat, taldeka 2. postuan sailkatu deako. Gainera, kopa irabazteko faboritoen artean dago.