Abenduan jokatuko da II. Antton Pebet Memoriala

antton pebetAbenduaren 5ean hasiko da Behar Zana Pilota Elkarteak antolatutako II. Antton Pebet Memoriala. Kadete, jubenil eta nagusi mailako eskuz binakako txapelketa izango da, eta Amasa-Villabonako Bear-Zana pilotalekuan jokatuko da. Abenduaren 5etik 29ra astebururo izango dira pilota partidak, 2009an ezustean hil zen Pebet pilotari gaztearen oroimenean. Txapelketa osoan zehar epaile ofizialak izango dira, eta finala urtarrilaren 4ean jokatuko da. Partiden egutegia ikusi eta deskargatu hemen