Aizkardiren VI. argazki rallya objektiboan

aizkardi rallyAizkardi Mendi Elkarteak antolatutako VI. argazki rallya azaroaren 10ean izango da. Egunean bertan emango da izena, eta goizeko 9:00etatik aurrera partehartzaileek 4 orduko epea izago dute elkarteak proposatutako gaiari erantzunez ibilbidean zehar argazkiak ateratzeko. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du, dohainik (kartela ikusi). Urteroko moduan, azaroa amaieran mendi astea ospatuko du Aizkardik, eta egun horietan Gurea aretoko sarreran rallyko argazkiak ikusgai jarriko dira. Gainera, argazki gogokoenari bozka emateko aukera egongo da, epaile ofizialez gain publikoaren saria ere banatuko baitzaio bozka gehien biltzen dituen argazkiari. Parte hartzeko oinarriak eta araudia ikusi