Semaforo berdea, bidegorriari

bidegorriaHasi dira Gipuzkoako bidegorri sarea lotuko duen Amasa-Villabonako zatiko lanak. Herria aldenik alde gurutzatuko du bidegorriak eta prestaketak gehiegizkoak ez badira ere, hainbat atonketa ari dira egiten. Esaterako seinaleztatzea jarri behar da eta hainbat espaloitatik koskak desagerrarazi, bizikletak eta patinak eroso pasatzeko moduan. Azken horren adibide, errota auzoan berdindu dute espaloia. Prestaketa lan horiek datozen bi asteetan bukatu eta azaroa amaitzerako erabiltzeko moduan egongo dela aurreikusten du Udalak.