Azaroaren 17an jokatzekoa bazen ere, eguraldi txarrak partidua eragotzi zuen, eta horrenbestez hitzordua astebetez atzeratu da. Honenbestez, azaroaren 24an (igandea) jokatuko da Enrique Abril 50. Memorialeko finala Amasa-Villabonako errebote plazan, 11:00etan. Eguraldiak partidua jokatzeko ahalbiderik eman ez zuen arren, aurreikusitako ospakizunak berdine gin ziren, erakusketa, dantza, hamaiketako eta abar. Gogoratu iraila eta urria bitartean egindako sailkapen partiduen ondorioz, Luzaz Gazte eta Zubieta sailkatu zirela finalera. Ea igandean eguraldiak errespetatzen duen herriaren ikur den erreboteaz gozatzeko Enrique Abril Memorialak eskaintzen duen aukera. Ikusi kartela