Azaroaren 19tik 22ra Aizkardik 30. mendi asteaz gozatzeko aukera eskainiko die Gurea aretora bertaratzen diren guztiei, 20:00etatik aurrera. Lau emanaldi berezi prestatu dituzte horretarako, hiru gonbidatuenak (Iraitz Ezkergain, Igor Mendizabal ‘Goxerri’ eta Andoni Hormazabal), eta azkena elkarteak berak prestatua urtean zehar egindako irteeretako emanaldiarekin. Azken horretan gainera, azaroaren 11an egindako argazki rallyko sariak banatuko dira (gogoratu, aste osoan zehar Gureako sarreran egongo direla argazkiak ikusgai). Azkenik, eta mendi astea zineman bukatu ezinean, azaroaren 24an mendi ibilaldia eta bazkaria egingo dituzte. Nahi duen orok egin dezake ibilaldia, goizeko 8,30ean Olaederrara bertaratze hutsarekin. Ikusi kartela