Azaroaren 19tik 24ra ospatu du 30. urteurrena Aizkardi elkartearen mendi asteak. Hiru mendizaleren aurkezpen eta esperientziak ezagutzera eman ostean, urteko irteeren argazkiak ikusiz eman zioten amaiera zineko atalari. Iragarri bezala, 6. argazki rallyko sari banaketa ere egin zen amaieran, mendizale gazteen lanak nabarmenduz. Izan ere, eta argazki rallyan 12 urtetik behera beste kategoria bat egonik ere, epaimahai teknikoak kategoria horretako 3 lan saritu zituen sailkapen orokorrean; hurrenez hurren: Olaia Ugarte, Maialen Perez eta Iraia Irazusta. Ikusleek aldiz, Mikel Zubeldiaren “Haizeak eramana” argazkia saritu zuten. Igandean aldiz, mendi ibilaldia egin zuten mendi astea ixteko.
Argazki Rallyko lan sarituak jarraian:
1. SARIA: Olaia Ugarte “Haizearen jainkosa”
2. SARIA: Maialen Perez “Haizearen dantza”
3. SARIA: Iraia Irazusta “Ura eta haizea”
IKUSLEEN SARIA: Mikel Zubeldia “Haizeak eramana”
Oharra: 12 urtetik beherako kategorian, sailkapen orokorreko lehen bi lanak saritu ziren. Igandeko mendi ibilaldiaren argazki bat jarraian, hain zuzen Aizkardik konpondutako bordaren ondoan. (Klikatu argazkian ikusten joateko).