Santo Tomas eguna ospatzeko ez da Amasa-Villabonatik atera beharrik izango. Hori bai, bezperan ospatuko da, ostiralez (abenduak 20). Katea Etxea Gaztelekua, Kale Hezitzaileak eta Malkar Astialdi Taldea aritu da antolatzaile lanetan, eta bi ekintza prestatu dituzte: talo tailerra eta herri kirolak. 11 eta 17 urte bitarteko gazteei egongo dira zuzenduta eta partehartzaileek 0,50€ ordaindu beharko dute. Gehienez 60 gazterentzat dago pentsatua ekintza. Berdura Plazan egingo da jaialdia, eta 17:00etatik 19:30era arte iraungo du. Antolatzaileek baserritarrez janztera animatzen dute jendea. Ikusi kartela