Azken gertakarien aurrean herri ekimenez jaio den jaialdi honek elkartasuna du helburu. Pilota jaialdi indartsu bezain berezia osatu dute antolatzaileek, pilotari gazteez gain pertsona famatuak ere ariko baitira bertan: Nerea Alias eta Alex Txikon, Zuriñe Hidalgo eta Anjel Alkainen aurka. Gainera, azken partidu honek bertsolariak izango ditu botilero lanetan. Ez da festarik faltako, eta 3€ren truke sartu ahal izango da. Hiru partiduz osatutako pilota jaialdiak taberna zerbitzua ere izango du, eta saski bat zozketatuko da ikusleen artean. Ikusi kartel osoa
Jarraian, Kolpez kolpe jaialdia egingo da Kiroldeagian, 12 €ren truke hainbat borroka mota ikusteko aukerarekin: Grappling, Kick boxing, Sanda eta MMA. Ikusi kartela