Jesusen Bihotza Ikastolak kultur astea aurkeztu du

2014 EGITARAUA IkastolaJesusen Bihotza Ikastolak aste honetan aurkeztu du urtarrileko azken asterako kultur egitaraua. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Ikastolek bat egin dute programa zabal hau osatzeko, eta guraso zein ikasleak asetzeko ekintzak prestatu dituzte. Aste osoan zehar sexu heziketa hitzaldiak eta sukaldaritza ikastaroak jasoko dituzte ikasleek; azken hori, Basque Culinary Center-ek zuzenduta. Zine emanaldi bereziak ere izango dira ikasleentzat, eta baita gurasoentzat gimnasia hipopresibo ikastaroak ere, Arinduren eskutik. Ikusi egitarau osoa