Aizkardirekin Tolosako inauterietara, oinez

Belate 01Otsailaren 23ko irteeran Nafarroan zehar trabesia egin ostean, 30erako beste irteera bat ari da prestatzen Mendizale elkartea. Nafarroan honako ibilbidea egin zuten: Belate, Leurtzako urtegia, Soratxipi eta azkenik Eltzaburu herrira (Ultzama). Ibilaldi osoan eguraldi bikaina izan zuten mendizaleek, eta ikuspegi ederrez gozatu ahal izan zuten. Orain berriz, Tolosako inauterietan jarri dute helmuga, otsailaren 30ean bertara egingo baitute bidea. Nahi duen oro joan ahal izango da, 8etan Olaederran elkartuko den taldearekin. Villabonatik, Oniolar, Belabieta eta Uzturre zapalduko dituzte, Tolosara jaitsi aurretik. 

BonozorrotzPutzuetako GainaBelate-Eltzaburu 01