Oporrak bakean proiektuak familia gehiago behar ditu

Urtero bezala, 

SaharaOporrak Bakean proiektuak urtero haur sahararrak ekartzen ditu eskualdeko familietara, uda baketsu eta aberasgarria pasa dezaten. Amasa-Villabonan bost familiako taldea osatzen da normalean eta aurten ere, arazorik gabe animatu dira behar adina afmilia. Tolosaren kasuan baina, ez da kupoa bete eta horrek deialdia zabaltzea ekarri du. Herriko edozein familiari luzatzen diogu egitasmo honen dialdia: “Gure lurraldetik, Mendebaldeko Saharatik, urrun jaio eta hazi garen neska eta mutil errefuxiatu sahararrok, gure lurraldera itzuli bitartean, Oporrak Bakean programaren beharra dugu arrazoi hauengatik: desertuko berotik babesten gaituelako, ongi elikatzen laguntzen digulako eta osasun azterketak egiten dizkigutelako.”
Parte hartu nahi baduzu, eskatu informazioa Tolosaldeko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak (telf: 943 69 74 60).