Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako autobus sarea hobetzeko lanean dihardu. Prozesu hori, ordea, herritarrekin egin nahi du, eta Gipuzkoako 56 herri hartzen dituen parte hartze proiektua prestatu du horretarako. Aurrez erabiltzaileen ekarpenak jaso zituzten eta orain aldaketak proposatuta bigarrenez jasoko dira herritarren iritziak. Amasa-Villabonari martxoaren 27a egokitu zaio eta bilera ireki bat egingo da Subijana etxean 19:00etan. Bestalde, erabiltzaileen iritziak jasotzeko ohiko lau puntuetan egongo dira inkestak eta buzoiak (kiroldegian, udaletxeko sarreran, jubilatuen elkartean eta Amasako kultur etxean). Prozesua jarrai dezakezu webgunean