Martxoaren 30ean izan zen Aizkardi Mendi Elkartearen 46. ibilaldi neurtua. Eguraldi ona lagun, 1500 mendizalek egin zuten ibilaldia ,zehazki, 639 lagun joan ziren ibilaldi luzera eta 823k egin zuten motzaren aldeko hautua. Aizkardiko kideek balorazio positiboa egin dute, jende kopuru handiagatik eta eguraldiagatik. Ibilaldiaren ostean egindako zozketan 75 lote banatu zituen elkarteak, herriko eta inguruko merkatari eta dendarien eskuzabaltasunari esker.