Astebete darama Mintzolaren ondoan Tolosaldeko Birziklapen Etxolak. Hondakin arriskutsu eta bereziak jasotzeko dago prestatuta; izan ere, orain arte egutegi bati jarraituz furgoneta bat egoten zen hondakin arriskutsu eta berezi hauek batzeko edota Garbigunera eraman behar izaten zituzten herritarrek. Etxola hauekin herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin mota hauek eramateko gunea eta horrek erabilera handituko duela aurreikusten da. Era honetara, gehiago izango dira jaso beharreko tratamendu egokia jasoko duten hondakin arriskutsuak.
-Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak…
-Kotxeko bateriak
-DCak eta DVDak
-VHS bideo zintak eta musika kaseteak
-Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
-Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
-Erradiografiak
-Aerosol beteak edo erdi-beteak
-Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin)
-Tinta eta toner kartutxoak
-Margoak eta brotxak (ondo itxita)
-Motore olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita)
-Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak.
Etxolak, zulo desberdinak izango ditu hondakin bakoitzarentzat: formak, irudiak eta testuak lagunduko dute ondo sailkatzen, konpartimendutan bereizita gera daitezen.