Martxan da Santio Jaietako pilota txapelketa, hiru modalitaterekin: Frontenis banaka, pala gomaz binaka eta eskuz binaka pasaka txapelketa. Azken hau izango da aurtengo berritasuna eta pasaka jokamoldea ikasteko bi saio berezi antolatu ditu Behar Zana Pelota Elkarteak, ekainaren 9an eta 12an 19:00etan Olaederra kiroldegiko frontoian. Izena emateko azken eguna ekainaren 12a izango da eta 688685982 telefonora deituta edo Behar Zana Pelota Elkartera joanda.