Eskaerei erantzuna emateko lanean dihardu Udalak

DSC 6439Aurrekontuak egitean proposatu ziren eskaerak erantzuteko lanean dabil Udala, bereziki Hirigintza Saila. Izan ere, jasotako eskaera gehienek konponketen premia azaltzen zuten. Azkena, Larreako 22. portal inguruan egin da. Bizilagun batek eskaeran adierazi zuen espaloia puskatuta zegoela eta zituen koska handiek zaildu egiten zutela haurren karroekin edo gurpildun aulkiekin ibiltzea. Horri erantzunez, aste honetan egin dizkiote inguru horri konponketak. Gainerako eskaerekin lanean jarraituko du Udalak.