Arratzaingo futbol zelaia handitzeko eta belar artifiziala jartzeko unea iritsi da. Proiektua landu ostean, ekainaren 4ko bilkuran lan hori Construcciones Murias S.A. enpresari esleitu zitzaion bi hilabeteko epean burutzeko. Horrela, 357.447’60 € + BEZ izango da futbol zelai berrian egingo del inbertsioa. Ikasturte berrirako futbol zelai berria martxan izatea espero da. Argiteria berriak beharko du denbora apur bat, baina emaitza onena lortzea lehenetsi da. Gainera, kontsumo baxuko LED argiteria jarriko zaio zelaiari, argiztapen ona eta energia aurreztea lortuz.