Uztailaren 20an (igandea) Aizkardik Pirinioetara egino du irteera, honako ibilbidearekin: Lizarako aterpetik abituta (1508m) Bernera tontorrera igotzeko (20445m). Jarraian, Foya de Araguesetik barrena Llana del Bozo gailurra egingo dute (2548m). Wallongo arrakalara jaitsiko dira (2331m) berriz ere Bozoko lepotik (1989m) Lizarako aterpera itzultzeko. Irteerarekin bat egiteko Aizkardiren lokalera edo telefonora jo daiteke, uztailaren 17ra arte. Telefonora deitzeko astean zehar eta 20:00-22:00 bitarte izan behar du eta lokalean ostegunetan egoten dira 20:00tatik 22:00ak arte.
Igandean 6:00etan abiatuko dira Olaederra kiroldegitik. Ibilaldiak osotara 18 Km ditu eta 7 ordu inguruko iraupena du.