Aiztondok diadarekin bat egingo du

gure esku diadaErabakitzeko eskubidearen aldeko ‘Gure esku dago’ eragileak jakinarazi duenez, Katalunyan irailaren 11an ospatzen den diadarekin bat egingo dute. Aurtengo erronka V erraldoi bat osatzea da Katalunyan eta Aiztondoko herritarrek elkartasuna adierazteko beste V bat osatuko dute irailaren 11an. 20:00etan jarri dute hitzordua, Villabonako Errebote plazan. Erabakitzeko mugimenduaren aldeko ekimenek bat egitearen beharra islatuko dute, “Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da” lelopean. Ikusi kartela