Oria Merkatari Elkartearen ekimenez, lehen marrazki lehiaketa egin da aurtengo Santio Jaien baitan. Gaur jaso dituzte euren sariak artista gazteek. Udalak eskerrak emateko baliatu du unea; izan ere, “merkatarien ahaleginagatik ez balitz ekintza batzuk hankamotz leudeke jaietan”. Elkarteak oso balorazio ona egin du, partaide kopuru handia izan bautzen. Irabazleak zoriondu eta horrelaxe parte hartzen jarraitzera animatu dituzte. Lau saridunen artean bi izan dira etortzeko moduan eta “pozik” jaso dute saria.
4 eta 8 urte bitarteko saridunak:
1. SARIA: Maider Dominguez (40€ opari txekea)
2.SARIA: Andrea Estevez (25 € opari txekea)
9 eta 14 urte bitarteko saridunak:
1. SARIA: Zoe Alonso (60€ opari txekea)
2.SARIA: Xuban Ugarte (30 € opari txekea)
Marrazkiaren trukean jasotako dirua herriko edozein dendetan gastatu ahalko dituzte haurrek.