Aizkardik Pirinioetan hasi du ikasturtea

Faja EscuzanaAizkardi Mendi Elkarteak Pirinioetan pasa du asteburua. Tendereña gailurra zapaldu zuten (2833 m) eta Otal bailaratik jaitsi ziren Bujaruelo ostatura, gaua pasatzera. Hurrengo egunean, Mondarruego gailurra(2845 m) egin zuten, Escuzanako pasabidea igarota; azkenik,  Ordesara jaitsi ziren Solorons pasatuz.