Azken lau urtetan ohitura bihurtu den halterofiliako Santio Sairiak emaitza bikainak utzi dizkio Danok Danena taldeari. Balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, Udalari eta bertaratzen den jende mordoari esker onez.
SAILKAPENAK:
Alebinak: Xabier Amunarriz (1.), Gorka Aramburu (2.), Jokin Aramburu (3.)
Neskak: Susana Davila (1.), Aynabel Davila (2.)
Mutilak: Mikel Alvarez (1.), Igor Sasiain (2.), Peter Cubillo (3.), Asier Gallego (5.), Jon Ander Iriarte (6.)
Taldekako sailkapena: Danok Danena (1.), Urbi, Bizkaitarrak (2.), Argitrans, Irun (3.)
Davila ahizpak, indartsu
Sariketatik nabarmentzekoa da Aynabel eta Susana Davilaren jarduna; lehenak, Euskadiko bi errekor berri ezarri zituen SUB-15 kategorian, eta Susanak bost errekor berri ezarri ditu Euskadiko SUB-17 kategorian, Juniorretan eta Maila Nagusian.
Susanak Espainako Selkzioak Sierra Nevadan antolatutako topaketan hartu zuen parte uztailaren 31tik abuztuaren 15era eta irailaren 24an Kroaziara joango da Espainiako selekzioarekin, Mediterraneo Kopa jokatzera.