Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek Mintzalaguna egitasmoa jarriko dute martxan beste behin ere. Proiektu honen helburua euskara ikasten ari direnei kalean hitz egiteko konfiantza hartzen laguntzea da. Horretarako oro har, hiru laguneko taldeak osatzen dira (bi euskara-ikasle eta laguntzaile euskaldun bat) eta astean behin, gutxienez ordubetez, euskaraz hitz egiten dute elkarrekin, kafe bat hartu, paseatu edo nahi duten jarduera egiten duten bitartean.
Euskaraz hitz egiteko erraztasuna hartu nahi baduzu, animatu eta eman izena Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuan. Eta euskaraz jakinda zure laguntza eskaini nahi badiezu euskara ikasten ari direnei, eman ere zure izena eta izan egitasmoan laguntzaile. Ikusi eskuorria
Informazio gehiago:
Villabonako Euskara Zerbitzua
euskara@villabona.net
tel. 943693501
Zizurkilgo Euskara Zerbitzua
kultura@zizurkil.com
tel. 943692495