FIFAk futbol zelai berria homologatu du

DSC 7690aFutbol zelaia berritu ostean, kalitate azterketa eta hainbat froga pasa behar izan ditu. FIFAk homologatutako enpresa bateko langilea aritu da joan den astean, azterketa hori burutzen. Arratzainen jarri berri den belar artifizialeko zelai berriak (ITALGREEN etxeak jarria), hiru kolorekoa da eta 60 milimetroko altuera du; baldintza hauekin, FIFAko mailarik altuena du: 2 izarrekoa. Hain zuzen kalitate hori duen frogatzea da azterketaren helburua. Maila hori frogatu izanak, jarritako zelaia maila altuenetarikoa dela frogatzeko balio izan du eta baita jarritako belarraren kalitate altua berresteko ere.