‘Ondo jan eguberrietan’ ikastarorako izen ematea zabalik (2)

mesa-navidadIreki da ‘Ondo jan eguberrietan’ ikastarorako izen ematea. Eguberrietako menu bat diseinatzeko sukaldaritza ikastaroa, Basque Culinary Center-eko ikasle diren Javi Rivero eta Eneko Amondarain herritarrek eskainia. Guztira 12 ordu iraungo ditu ikastaroak (3 asteko). Azaroaren 20tik abenduaren 11ra bitarte, ostegunero izango dira klaseak 19:00etatik 22:00etara. Erroldatuentzat 30 € kostatuko du ikastaroak eta gainerakoentzat 40€. Izena emateko kultura sailera jo beharko da (943691655 edo kultura@villabona.net), azaroaren 3tik 20ra bitarte.