Aurkeztu da 17. euskarazko produktuen katalogoa. Gabonen atarian, haur eta nerabeei euskarazko musika, jolasak, liburuak, filmak… oparitzeko aukera zabala eskaintzen du katalogo honek. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berriak. Aurten ere merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
Edizio digitala indartuta
Edizio digitala bereziki landu da aurten, aukera zabalagoarekin eta argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukerarekin. Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.org, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta irakurleek, beren komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Ikusi aurkezpen bideo
Ikusi katalogoa paperean