Kontsumitzaileen arretarako Udal Bulegoak (KIUB) zerbitzua areagotu du eta gaur aurkeztu dituzte ordutegi berrian. Amasa-Villabonaren kasuan, zerbitzu hau astearteetan eskainiko da lehen bezala, baina orain arratsaldez ere zabalik izango ditu ateak. Horrenbestez asteartero 9:00-13:00 ohikoaz gain 14:00-18:00 bitarte ere emango da zerbitzua.
Kontsumo bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:
• Informazioa eta aholkularitza: Arretarako zerbitzuan kontsumitzaileek egindako kontsulta guztiei erantzuten zaie eta era berean, bideratu, bai bulegoan bertan zuzeneko arreta bidez (aldez aurretik hitzordua eskatuta beti), bai telefono bidez, bai emailez (azken kasu horietan, ahal bada jasotako unean bertan). Era berean, kontsumitzaile edota erabiltzaileei orientazioa eta aholkularitza eskaintzen zaie ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik eta ondoren, kontsumitzaile edota erabiltzaile gisa dituzten eskubide eta betebeharrei dagokienez.
• Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea: Kontsumo arloan Tolosako, Ibarrako Villabonako eta orain, Alegiako bulegoan ere, egindako kexa, salaketa eta erreklamazio guztiak izapidetzen dira.
• Prestakuntza: Dibulgazio-esparruan egiten da, ez zerbitzutik bertatik bakarrik, baita komunikabide ugaritan bulegoaren eta jardueren inguruko sustapena eginda ere.