Lurrazpiko zein ibai ondoko garajeak husteko deia

IMG 20150130 121244Udaltzaingo sailak arreta berezia eskatu du ibai ondoko zein lurrazpiko garajeetarako. Bertako ibilgailuak leku altuetara gomendatzen du Udaltzaingoak alerta egoera igaro arte.

Amasa-Villabona alertan dago euri-jasa handiengatik. Oria ibaiak ateratzeko arriskua du eta horrenbestez kaltean saihesteko beharrezkoa da honako aholkuak jarraitzea: 

Prebentzioko neurriak:
• Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.
• Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
• Ahal baduzu, ez hartu autoa.
• Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
• Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
• Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
• Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez
saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia
dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez
atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
• Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia
amil daitezke-eta.
• Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik albait
azkarren.
• Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera,
utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.
• Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.
• Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den
eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira edo 943 693980 ( Udaltzaingoa)