Atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, abian da herriko hiru gune estaltzeko ideia lehiaketa. Martxoaren 4ra bitarte izango dute arkitektoek hiru gune horietarako estalki proiektuak diseinatzeko. Epea amaitzean, epai-mahai teknikoak proiektu bakoitza aztertuko du eta onespena lortzen dutenak herritarren bistara pasako dira. Azken hitza herritarrek izango dute beraz, ze proiektu gauzatuko den erabakitzeko.
Ikusi lehiaketaren oinarriak