Isiltasunari eta ahanzturari argia jartzen

KART MEMORIA DOKUMENTALA GABEVillabonako Udalak memoriaren astea antolatu du Aritza Kultur elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Azken lau urteetan egindako ikerketa lan xehea aurrekaririk gabekoa izanik, memoriaren asteak bi helburu ditu: gertatutakoak argitara ematea eta orain arte isilpean egondako informazioa herritarren eskura jartzea.  Gertakari horiek ezagutzera emateko bi baliabide nagusi eskainiko dira memoriaren astean, besteak beste: bigarren liburuaren aurkezpena (‘Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiaren minak‘) eta martxoaren 27an aurkeztuko den webgunea. Martxoaren 31ra bitarte hartuko da memoria lantzeko tartea, hitzaldi zein ikastaroekin. Martxoaren 30 eta 31ean Goyo Armañanzas adituak traumaren transmisioaren inguruko ikastaroa eskainiko du; parte hartzeko izena eman beharko da etxean jasotako txartela bete eta udalera ekarriz edo internetez honako inprimakia beteta.

Ikusi / deskargatu eskuorria