Eme-ki baina tinko, emakumeak oholtzan

emeki talde web50 emakumetik gora igo ziren Gurea zinemako oholtzara Nazioarteko Eguna ospatzeko. Guztira, 8 naziotasun ezberdin ordezkatu zituzten emakume hauek, norbere hizkuntzaren printzak agertuz. Errezitalak, kantua, dantza, pintura, akrobaziak… adierazpen artistiko ugari uztartu zituzten zine aretoa leporaino bete zuen ikuskizuna prestatzeko. Egun berean gertatutako erasoaren ondoren, elkarretaratzearen jarraian, ospakizuna ez ezik indar agerraldi bat ere izan zen herritarrek egindakoa.

Ikusi argazkiak (Iñaki Zalakain eta Estanix Iriartek ateratakoak).