Arratzaingo futbol zelaiaren berritze lanak amaituta, irekiera ofiziala emango zaio San Jose egunez. Billabona FKE eta Udalak elkarlanean hiru eguneko egitaraua antolatu dute, ospatzeko: 17an (asteartea) solasaldia izango dute Gurea aretoan Errealeko jokalari eta jokalari izandakoekin, eta beste hainbat gonbidaturekin. Martxoaren 18an Errealeko neskak Arratzaingo zelaian entrenatuko dira eta 19an (osteguna) irekiera ekitaldia egingo da zelaian. Festa irekia izango da goizean zehar, eta eguerdian Errealeko eta Eibarko beteranoen arteko partidua jokatuko da.
Ikusi kartela